Adur Amatriain final laurdenetara heldu da EDP Ericeira Pro Txapelketan
Zarautzen Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketan Calderon eta Oregi irabazle
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Lunes, 6 de octubre 2025, 20:11
Bi arreta gune izan ditu zarauztar surfak asteburuan. Portugaleko EDP Ericeira Pro Txapelketan, Adur Amatriainek bere kirol ibilbideko emaitza onena lortzen zuen eta herrian Ibon Imazen Oroimenezko Txaleketa herrikoia lehiatzen zen.
Publicidad
Ericeiran, Challenger Series (CS) izeneko lehiaketako laugarren proba zegoen jokoan eta bertan oso maila ona eman du Adur Amatriain zarauztar gazteak.
Final laurdenetara sailkatzea lortu zuen Adurrek. Txapelketako lehen kanporaketetan lehen olatu bikain bat hartu eta txanda lasai lehiatzeko moduan izan da zarauztarra baina gauzak aldatuz joan ziren.
Hamasei onenen artean sartuta Jadson Andre brasildar beteranoa izan zuen aurkari eta azken segundotan hartutako olatu batekin arriskuan jarri zuen Adurren sailkapena Andrek. Hunkigarria izan zen Amatriainen irudia itsas ertzean eserita txanda amaitzean, epaileen erabakia ezagutu bitartean.
Azkenean bere aldekoa izan zen epaia eta zortzi onenen artean sartzea lortu zuen, Kauli Vaast frantziarraren aurka lehiatzeko. Oso ondo ekin zion txandari frantziarrak eta 8 puntuko bere lehen olatuak aldapa gora jarri zion kanporaketa Adurri. Borrokatu arren ezin gainditu izan zuen Vaast eta hau izango zen amaieran gainera Ericeiran garaile.
Emaitza honekin, Adurrek 17 postu egin du gora sailkapen orokorrean eta 23. tokian jarri da. 8.045 puntureki.
Calderon eta Oregi onenak
Larunbatean eta igandean jokatu zen Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketaren 29. edizioa gure hondartzan. Eguraldi eskasa eta olatu nahasiak baina lehiakideak eta ikusleak giroa jarri zuten.
Publicidad
Maila ezberdinatean banatuta jokatu dute lehia, eta Open mailako txapeldunak Nahia Calderon eta Oxel Oregi izan dira. Xafla luzearekin onena Jon Garmedia izan da, Alternatiboan, Eider Pico emakumeetan eta Andoni Domingez gizonezkoetan. Etzanlarietan Jon Azkoaga, gazte mutiletan Bruno Arozena, gazte nesketan Kora Calderon eta haurretan Jon Amoztegi izan dira garaileak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión