Zarautz

Abuztuko XII Azoka, asteburuan zehar malekoian, Nahia Elkartearen eskutik

Jueves, 7 de agosto 2025, 21:27

Nahia Elkarteak artisau azoka antolatu du asteburu honetarako malekoian. Abuztuko XII. Azokaren kartela Iban Illarramendi zarauztar artistak margotu du eta Nahia Elkartetik esker bereziak eman nahi dizkiete Illarramendiri «artez, udara honetan egingo dugun azken azoka kolorez jazteagatik».

Publicidad

Sormenak, arteak eta euskarak bat egingo dute aste bukaera honetan Zarauzko malekoian. Nahia Elkarteak, 365 egun malekoian ekintzarekin bat egiten bait du, azken ekitaldia azokan bertan, Galtxagorri elkartearen aurrean egingo delarik.

Bihar, larunbata eta, etzi, igandean, abuztuak 9 eta 10, malekoia sormenez, artez eta kolorez jantziko da Nahia Elkartearen eskutik. Egun bakoitzean 20 postu izango dira, eta bi egunetan zehar 28 proiektu desberdinak ezagutzeko aukerarekin: bitxigintza, pintura, ilustrazioa, zeramika, kandelak, kosmetika naturala, eta hainbat disziplina desberdinetako sorkuntzak aurkituko ditu bisitariak abuztuko XII. Azokan.

Jakinarazi ere, bi egun hauetan azokan egiten diren erosketen artean, Kirkilla jatetxean 2 pertsonentzako otordu goxo bat zozketatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad