Abenduaren 2ko Bikote Mistoen Krosean izena emateko epea zabalik

Joan den urtean 600 bikotetik gora izan ziren. /  ETXEBERRIA
Joan den urtean 600 bikotetik gora izan ziren. / ETXEBERRIA

Dagoeneko 110 bikotek eman dute izena 7,5 kilometroko proban parte hartzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Zabalik dago jadanik Zarauzko 40. Bikote Mistoen Krosean izena emateko aukera, eta epea zabaldu eta berehala, dagoeneko 110 bikoteek izena eman dute. Aurtengo proba datorren abenduaren 2an jokatuko da, goizeko 11:30etan emango zaiolarik irteera Araba kalean, kiroldegi aurretik, 7,5 kilometro osatzeko.

Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, probra honetan 16 urtetik gorako neska-mutilek har dezakete parte. Bikotea elkarrekin sartuko da helmugan, bestela, deskalifikatuak izango dira zuzenean edo eta antolatzaileen irizpideen arabera, sailkapen orokorreko zerrendan atzera egingo lukete. Bikoteak gehienez ordubete edukiko du helmugara iristeko.

Izenak Helmuga Kirolak dendan (Zigordia 50, Zarautz) edo www.herrikrossa.eus webgunean eman daitezke. Era berean, lasterketa egunean, proba hasi baino orduerdi lehenago arte. Izen-ematearen kostuabikoteko 25 euro, aldez aurretik eta 30 euro egunean bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos