Adierazpen instituzionala Angel Berazadi eta Felipe Suarez gogora ekarriz

PPLL

Sábado, 30 de abril 2016, 00:54

Memoriaren inguruan lehenengo aldiz alderdi guztiek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi Zarautz) onartutako adierazpen instituzionala irakurri zen osteguneko plenoaren hasieran. Angel Berazadi Uribe eta Felipe Suarez Delgado ekarri zituzten gogora, Xabier Txurruka alkateak denen izenean irakurri zuen adierazpenean.

Publicidad

Osteguneko udabalbatzarrak gogora ekarri zituen Angel Berazadi Uribe enpresaria, 1976ko martxoaren 18an, 58 urte zituela, ETA pm-k bahitu eta apirilaren 8an hil zuena, eta baita ere Felipe Suarez Delgado, Zestoako Posta Telegrafoetako burua, 1976ko apirilaren 10ean, 28 urte zituela, Guardia Zibilak Zarau-tzen ustez jarritako kontrol batean tiroak jaso zituenetik bi egunetara, apirilaren 12an ospitalean hil zena. Bi gertakari hauek ez zuten inoiz gertatu behar. Bi familiei elkartasuna adierazi zi-tzaien.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad