Zaraguetako Kros Txikia, gaur goizean, 10 lasterketekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gaur goizean, 11:00etatik aurrera, Zaragueta Herri Eskolak antolatzen duen X. Kros Txikia ospatuko da, eskolaren inguruan. Guztira 10 lasterketa izango dira, txikienekin hasita, HH2ko haurrekin (2016 urtean jaiotakoak), 100 metroko distantzian, eta bukatzeko LH6ko haurrek egingo dute lasterka, hauek 1.000 metroko distantzian. Txikienek, noski, gurasoen laguntzatxoa beharko dute.

Oraindik izena eman ez duzuenoi, jakinarazi, gaur bertan izena emateko aukera egongo dela, goizeko 10.30ak arte, batez ere inguruko herrietatik datozenentzat. Jakinarazi ere, parte hartzaile guztiek domina bana jasoko dutela.

Ea eguraldiak pixka bat laguntzen duen, eta lasterketa garaian, euririk ez duen egiten.