Zahar etxe aurrean izango da gaur Euskaraldiari begira lehen ekimen eguna

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Hilaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iraungo duen ekimen soziala den Euskaraldiari begira, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera ekimen berezi bat izango da Zahar etxe aurrean: 'Hitz eta pitz, jolastu eta ikasi' lelopean. Parte hartzera animatzen gaituzte ekimen honen antolatzaileak. Bigarren saio bat aurrikusia dago datorren 16rako 'Bihotz handiegia' liburuaren lehenengo kontakizunaren irakurketarekin.

Kabalgatako erregaliak

Hilaren 21era bitartean, Erregeen Kabalgata egunean erregaliak jaso nahi dituzten umeen gurasoek izena eman beharko dute liburutegian; epez kanpo ez da salbuespenik egingo inorekin eta ume bakoitzeko 12 euro ordainduko dira.

Euskarazko klaseak

Aurtengo euskera ikastaroak antolatu asmoz, izena emateko epea luzatu egin da hilaren 9a arte. Izenematea, udaletxean edota liburutegian egin daiteke eta klaseak arratsaldez izango dira, astean hiru egunetan. AEK arduratuko da klaseetaz eta Lauburun emango dira.

Pintxo poteoa

Hileroko pintxo poteoa antolatu dute gaurko Gaztetxeak eta Troxkak.

 

Fotos

Vídeos