Zabalik Hazilan proiektuan izena emateko epea

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren seigarren deialdia egin du. Proiektuaren azken helburua langabeei laneratzen laguntzea izanik, egitasmoa eskualdeko enpresa eta gazte langabeei bideratuta dago. Orain arte, ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. Aurreko 5 edizioetan zehar, guztira, 80 pertsonek hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 32 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan).

Hazilan proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera egin izan ohi da edizio bakoitzaren trebakuntza diseinua. Hala, 6. edizio honetan, Kudeaketa Sistemen gaia landuko dute parte hartzaileek. Horixe izango da berrikuntzarik azpimarragarriena. Aurreko edizio guztietan bezala, gazte kualifikatuek beharrezko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresentzat landuko dituzte proiektuak.

Programa hau 20-44 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat da. Eskualdekoek lehentasuna izanik.

Izena emateko epea joan den astelehenean zabaldu zen eta uztailak 27ra bitartean irekita egongo da. Bi modu daude: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta edo www.urolakosta.eus webgunean lor daitekeen eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (hazilan@urolakosta.eus). Argibideak Udal Elkartean: Vanessa Garcia (943890808-hazilan@urolakosta.eus). Informazio saio bat egingo da uztailak 18an, 10:00etan Udal Elkartean.

Futbito txikia

Salbatore Jaien barne, uztailak 28an 9:00etan emango zaio hasiera VII. Futbito Txiki txapelketari herriko frontoian. Bertan lehiatu nahi dutenek uztailak 24a bitartean izena eman dezakete Turismo Bulegoan.

 

Fotos

Vídeos