Aizarnazabal
XII. Jan sano eta bizi pozik azoka izango da larunbateanHilak 10ean Memorial Gervais eta Joxe Larrarte txapelketak jokatuko dira. Egun horretarako bolondresak behar dira zaintza lanak egiteko
Larunbat honetan 'Jan sano eta bizi pozik' azoka egongo da. Aurten azokak bere XII. edizioa izango du eta 10:00etatik 14:30era bitartean izango da. Hainbat postu egongo dira: bertako produktuak, artisau produktuak, baserriko lanabesak, animaliak, haurrentzako txokoa, haurrentzako poniak edota DJ Jon. Eguerdiko 12:00etan, bildots pintxoak eta sagardoa eskainiko dira eta ondoren, 12:30ak aldera, bi idi pare gazteren erakustaldia: Matxain eta Etxaberen arteko idi proba, itzai neska mutilen laguntzarekin.
Bolondresak behar dira
Ekainak 10ean, asteartean, jokatuko dira Memorial Gervais eta Joxe Larrarte txapelketak Aizarnazabalen. Junior eta elite mailako Gipuzkoako erlojupeko probak arratsaldeko 18:00etatik 20:45era izango dira.
Egun horretarako bolondresak behar dira ibilbidean eta bideetako bidegurutzeetan zaintza lanak egiteko. Parte hartu nahi dutenek 634 954 986 (Mari Karmen) edo 685 716 347 (Unai) telefono zenbakietara dei dezakete.
Bestalde, trafikotik jakinarazi dutenez, probak irauten duen bitartean errepide nagusia itxita egongo da, eta beraz, Ibañaberritik ibili beharko da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.