Woody Allen-en grabaketa Orion

Woody Allen. Zuzendaria. /
Woody Allen. Zuzendaria.

Benta bideko errepidea moztu egingo da bihar eta astelehenean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Bihar, larunbata, eta astelehenean, abuztuak 12, Benta bideko errepidea moztu egingo da Woody Allenen pelikularen grabaketa dela eta. Auzoko bizilagunek soilik izango dute errepidean pasatzeko aukera.

Gipuzkoako leku ezberdinetan bezala, Orioko Benta bideko errepidean, pelikularen zati bat grabatuko du Woody Allen estatubatuar zinema zuzendariak datozen egunetan. Grabaketak bi egunetan zehar egingo dira, bihar, abuztuaren 10ean eta 12an. Horregatik, bihar, larunbata, Benta bidea itxita egongo da goizeko 07.00etatik 18.00etara. Astelehenean berriz, abuztuaren 12an, goizeko 07.00etatik arratsaldeko 20.00etara itxiko da errepidea.