Vilafranca del Penedes herriko castellersak 9 pisuko giza-dorrea egiten saiatuko dira

Ez da lehen aldia castellersak Oriora etortzen direla. / ETXEBERRIA
Ez da lehen aldia castellersak Oriora etortzen direla. / ETXEBERRIA

Bihar eguerdiko 13:00etan herriko plazan eskainiko duten ekitaldian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Zortzi eta bederatzi pisuko giza dorreak egingo dituzte castellers-ek bihar eguerdian Orion. Bederatzikoa osatzea lortuz gero, lehenbiziko aldia izango da Euskal Herrian altuera horretako dorrea 'kargatzen' eta 'deskargatzen' dela.

Udalak gonbidatuta datoz castellersak Oriora, Bisiguaren Festaren programaren barruan ekitaldia egitera. Ia 300 laguneko taldea dator Kataluniatik. Eguerdiko 12:45tan egingo zaie harrera Herriko Plazan eta 13:00etan hasiko dute ekitaldia Castellers de Vilafranca taldekoek.

Asteburu guztian ibiliko dira Euskal Herrian zehar Bartzelonako Vilafranca del Penedes herritik datozen castellers-ak. Alegiako Festetan egingo dute lehen emanaldia gaur bertan; Errenterian, Orion eta Donostian izango dira bihar, eta Elizondon, igandean.

Esan bezala, zortzi eta bederatzi pisutako dorreak egiten saiatuko dira. Euskal Herrian ez da inoiz bederatzi pisuko giza dorrerik egin eta Castellers de Vilafranca taldeak saiakera hori egin nahi du.

Orio eta Vilafranca

Orio eta Villafranca herrietako kultur taldeek harreman handia izan dute azken urteotan. Falcons de Vilafranca taldea San Pedro festetan eta Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako garagardo azokan aritu izan da. Harreman horren ondorioz, Orioko kultur taldeek emanaldiak egin dituzte Vilafrancan eta katalanek Orion. Bitxikeria gisa, Castellers de Vilafranca taldeko kideak Orion izan ziren 2015. urtean Oria Ibaiaren jaitsieran parte hartzen.

Castellers de Vilafranca taldea 1948. urtetik giza dorreak egiten dituen erakunde bat da, kirola eta kultura uztartzen dituena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos