Vigon, Banyolas-en eta Orion, asteburu honetan Orio Arraun Elkarteko ontziak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Arrauneko denboraldiak aurrera darrai eta asteburu hau ere indartsu datorkigu, Orio Arraun Elkarteko ontziak hainbat estropadetan izango baitira. Batetik, asteburu honetan, eta Vigon, Espainiako Batel Txapelketa ospatzen da. Oriok bi batel sailkatu ditu eta bertan izango dira bai emakume kadeteak eta baita emakume jubenilak.

Bestalde, Gizonezko absolutuen zortzikoak bere aulki mugikorreko denboraldiari bukaera emango dio Banyoles-en, Memorial Pedro Abreu trofeoan hain zuzen.

Adierazi ere, igande honetan Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga zazpigarren jardunaldia jokatuko dela herri honetan, etxeko ontzi ugari izango direlarik uretan.

Aurreratu ere, maiatzaren 1ean hasiko dela 2019ko Gipuzkoako Trainerila Liga. Bertan Orio Babyauto gizonezko eta emakumezko seniorrak hartuko dute parte.