Uztaileko udalekutako izen emate epea bihar amaitzen da

Irteera ugari antolatzen dira udalekuetan. /  DV
Irteera ugari antolatzen dira udalekuetan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Aurrematrikula epea amaitu ondoren eta antolakuntzarako ratioak betetzen direla ikusirik, udalekuen matrikulazioa epea bihar amaituko da. Orriak liburutegian jaso eta entregatu beharko dira, bihar beranduenez eta epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko.

Olioaren jasotze gunea

Birziklatzeko olioa jasotzeko gunea aldatu da, Xoteiko garbigunetik Gaiko garbigune ondora aldatu delako. Garbigunetik kanpo dago eta ez da txartelik behar.