Uxue Trail lasterketa solidarioa izango da uztailaren 6an

Usurbilen egingo den lasterketa solidarioaren kartela./
Usurbilen egingo den lasterketa solidarioaren kartela.

Phlean-McDermid sindromea ezagutaraztea da helburua eta dagoeneko izen ematea zabalik dago

JOSU ARANBERRIUSURBIL.

Uztailaren 6an, larunbata), Phelan-McDermid Sindromea duen Uxue Martin usurbildar gaztetxoaren aldeko ekimen solidarioa burutuko da herrian. Andatza inguruak zeharkatuko dituen proba herrikoia izango da eta Uxue Trail izena jarri diote antolatzaileek. Dagoeneko izen ematea zabalik dago.

Phelan-McDermid sindromea ezagutarazi eta gizartea gaixotasun honekiko sentsibilizatzea da lasterketa honen helburua. «Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa ezagutarazteko antolatu dugu Andatza mendian zehar ibiliko den mendi lasterketa hau. Gure helburu nagusia gaixotasun honen sentsibilizazioa da, baina sindromearen ikerketarako ere ahalik eta laguntza gehiena eman nahiko genuke. Hori dela eta, bai korrika bai dortsal solidarioaren bidez, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Opariak zozketatuko ditugu lasterketa amaitzean parte-hartzaile guztien artean», azaldu dute antolatzaileek.

Helburu nagusia gaixotasun honen sentsibilizazioa da, baina sindromearen ikerketarako ere ahalik eta laguntza gehiena eman nahi dute. Hori dela eta, bai korrika bai dortsal solidarioaren bidez, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidapena luzatzen dute.

Uxue Martin usurbildar gaztetxoak duen gaixotasun arraroa da

Sindromearen ikerketari ahalik eta laguntza gehiena eman nahi diote

Uxue Trail proba honetarako bi ibilbide osatu dituzte. Lasterketa motzak 11,5 kilometroko luzera izango du eta 550 metroko desnibel positiboa. 15 euro ordaindu beharko dute ibilbide hau egin nahi dutenek. Ibilbide luzeak, berriz, 20 kilometroko luzera izango du eta 1000 metroko desnibel positiboa. Izen ematea, berriz, 20 eurokoa izango da. Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) disfrutatu ahal direlarik. Horretaz gain, opari poltsa eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin eta 3 anoagune solido-likido egongo dira lasterketa luzean eta 2 lasterketa motzean, hauetaz gain, azkena helmugan egongo da. Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, barrita energetikoak, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

Lasterketa luzea

18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da. Lasterketa luzean gehienez 200 parte hartzaile izango dira eta 100 lasterketa motzean. Irteera goizeko 9.00etan izango da herriko pilotalekutik.

Bi lasterketetan izena emateko kronoak.com webgunean egin behar da eta uztilaren 5eko 22:00ak arte izango da horretarako aukera. Dortsalak herriko frontoian banatuko dira lasterketa egunean, uztailaren 6an, 07:30etatik 08:30etara