Borrar
Agurne Alkorta Zumarteko ordezkaria eta alkatea hitzarmena sinatzen. J. A.

Zumarte musika eskolak eta udalak hitzarmena berritu dute

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Osteguna, 7 urria 2021, 00:07

Comenta

Udalak eta Zumarte musika eskolak hitzarmena berritu dute, urtebeterako. Udalak, gainera, %10 igoko du musika eskolaren jarduna laguntzeko ekarpena: 50.000 eurotik 55.000 eurora, zehazki. Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak eta Agurne Alkorta Zumarte musika eskolako lehendakariak sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena.

Udalak, bere aldetik, diru ekarpena handitzea erabaki du, batetik, Zumartek bere eskaintza zabaldu duelako eta, bestetik, Usurbilek kulturarekin duen lotura estuan zerikusi handia duelako musika eskolak, batez ere, herriko haurren musika formakuntzari begira.

Bestalde, Zumartek aurtengo ikasturteko ikastaro sorta ezagutzera eman du. Kantu modernoa, alboka, dultzaina, ukelelea, dj eta musika elektronikoa, grabaketa eta soinua, musika 0-3 urte, 55 urte baino gehiagokoentzat gitarra eta 55 urte baino gehiagokoentzat musikarekin gozatzera ikastaroak egin ahal izango dira azarotik ekainera arteko iraupenarekin. Izen ematea, berriz, online egin beharko da urriaren 1etik 13ra bitartean zumarte.eus helbidean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumarte musika eskolak eta udalak hitzarmena berritu dute

Zumarte musika  eskolak eta udalak hitzarmena berritu dute