Ziortza Gazte Elkartearen kanpaldirako aurre izena emateko aukera

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Sábado, 20 de marzo 2021, 00:13

Ziortza Gazte Elkarteak aurten Kanpaldia egiteko asmoa du. Pasa den urtean pandemia dela eta bertan behera utzi behar izan zuten urtero antolatzen duten egitasmoa, baina aurten, uztailean Peñaloscintosen kanpaldia egitekotan da herriko elkarte hau.

Publicidad

Dagoeneko aurre izen ematea irekita dute eta martxoaren 28a bitartean izango da horretarako aukera eta plaza mugatuak izango direla gogora arazi dute. Mezu bat bidali beharko da ziortzakanpaldia@gmail.com helbide elektronikora gaztearen izen abizenak eta zein mailatan dagoen adieraziz. Hauexek dira kanpamenduko datak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak uztailaren 6tik 19ra eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. Mailakoak uztailaren 19tik 30era. Pandemiaren eboluzioaren arabera aldaketak egon daitezkeela adierazi du Ziortza Gazte Elkarteak.

Bestalde, astelehenean Usurbilgo Jai Batzordearen bilera izango da arratsaldeko 18.30etan Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Martxoaren hasieran herriko hainbat eragile bildu ziren aurtengo Santixabel jaien inguruko lehen erabakiak hartzeko. 2020an bezala, aurten ere herriko jaiak Kultur Bira formatuan egitea da asmoa.

Herriko toki desberdinetan kultur ekitaldi desberdinak egitea erabaki da hasiera batean eta horiek antolatze hasteko lehen bilera irekia izango da astelehenekoa.

Azkenik, astelehenean hasita, Zumarte Musika Eskola parean oinezkoek lehentasuna izateko lanak egingo ditu udalak, espaloia eta errepidea berdintzeko. Lehenengo fasean, lanek ez dute eraginik izango zirkulazioan, baina bigarren fasean bai. Azken fase hau gauzatzeko 3 egun beharko dituzte eta bide mozketa egin beharko dute. Hala ere, udalak azken fase hau egiteko egunak lanak hasi aurretik jakinaraziko ditu, baita nola bideratuko den trafikoa ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad