Borrar
Ugaitz Agirre usurbildarra. J.A.

Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarako hautatuak

Idazle usurbildarrak Etxarri-Aranatzera eta Artziniegara joango dira sormen egonaldietara

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Osteguna, 29 apirila 2021, 00:07

Comenta

2020. urteko abenduan eman zen aditzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Lau hilabeteren ostean, proiektuan parte hartuko duten udalerri guztietara joango diren artistak zeintzuk diren jakinarazi dute. Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazle usurbildarrak Etxarri-Aranatzera (Nafarroa) eta Artziniegara (Araba) joango dira, hurrenez hurren; Usurbila, berriz, Itxaro Borda idazlea etorriko da.

2020. urtearen bigarren erditik, Udalbiltza dagoeneko lanean hasi zen proiektu hau finantzatu eta artistak euren herrietan jasoko zituzten udalen bila. Ostera, 2021eko urtarrilean ireki zen artisten beka-deialdia, eta bertatik 73 proposamen artistiko jaso ziren; 21 literatura lan, 24 antzezlan eta 28 film labur. Artistei, zein herritara joango ziren jakin gabe, euren proposamen artistikoa azaltzea proposatzen zitzaien, baita eremu ezberdinetara egokitzeko malgutasun planteamendu bat aurkeztean ere.

Hamar pertsonaz osatutako epaimahai baten bitartez, martxoan erabaki zen zein artistek jasoko zuten beka hori eta zein udalerritara joango zen artista bakoitza. Orotara, 26 artista izan dira hautatuak; horien artean kulturaren munduko zenbait izen handi, baita berri eta ezezagunagoak diren batzuk ere. 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia dira; eta era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarako hautatuak

Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekarako hautatuak