Borrar

XVII. Soinurbil Musika astea bihar hasiko da

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteazkena, 10 martxoa 2021, 00:13

Comenta

Zumarte Musika Eskolak aurten ere Soinurbil Musika astea antolatu du Udalarekin batera. Bihartik hilaren 20a bitartean musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da aurten ere. Pandemia egoera dela ormato eta baldintza desberdinetan egingo dute, baina beti bezala ikuslego eta musika mota desberdinak kontutan izanda.

Bihar, Zumarteko musika ikasleen kontzertua izango da Sutegi eraikineko auditorioan 18.30ean. Gonbidapenak musika eskolan jaso beharko dira.

Ostiralean Broken Brothers brass band taldeaz gozatzeko aukera izango da leku desberdinetan. 17:30ean Joxe Martin Sagardia plazan (40 pertsonako edukiera); 18:00etan Askatasuna plazan (50 pertsona) eta azkenik, 18:30ean Artzabalgo plazan (60 pertsona).

Martxoaren 12an, Trakamatraka emanaldia izango da Sutegin 11.00etan. Gizarte honek botatzen dituen objektuak musika-tresna bihurtu eta eraldatuko dituzte bertan.

Larunbatean Haize berriak Sakanako Musika banda izango da, herriko pilotalekuan 13.00etan hasita. 90 pertsonentzako edukiera izango da.

Azkenik, martxoaren 20rako organo eta tronpeta kontzertua iragarri dute. Salbatore parrokian Musikeneko goi-mailako Oscar Rodriguez (organo-jotzailea) eta Marco Cubillas (rronpeta-jotzaile) ikasleen kontzertua izango da 19.00etan.

Zumarteko ikasleen kontzerturako gonbidapenak Zumarten bertan eskuratu ahal izango dira, baina beste saio guztietarako izena eman beharko da: https://usurbilkultura.eus.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XVII. Soinurbil Musika astea bihar hasiko da