Borrar
Tapia eta Solabarrieta. J.A.

Usurbili Eusko Jaurlaritzaren aitortza

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Ostirala, 21 maiatza 2021, 00:15

Comenta

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hogeita bat udalerrik, tartean Usurbilek, tokiko eremutik energia eta klima-trantsizioari heltzeko egiten duten lan handia aitortu nahi izan zuen aste honetan Miramar jauregian egin zen ekitaldian. Alkateen Klima eta Energia Itunari atxikita dauden Araba, Bizkaian eta Gipuzkoako 21 herriak izan ziren aipamen berezi hori jaso zutenak

«Klima-aldaketa eta trantsizio energetikoa lortzeko bidean, Usurbil energia kontsumoa murrizten eta energia berriztagarriak ezartzen ari da; uraren kudeaketa hobetzen ari da eta kontsumoa murrizten. Halaber, hondakinak Atez Ateko zerbitzuaren bidez kudeatzen ari da, baliabide bihurtzeko. Ingurumen-eta hirigintza-plan batzuk gauzatzen ari dira, Usurbil jasangarria lortzeko helburuarekin». Horixe da gure herriaren ekimenaren inguruan Eusko Jaurlaritzak dioena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak, bi diploma eman zizkien udalerri hauetako alkateei eta Agurtzane Solabarrieta Mesak jaso zuen Usurbilen izenean aipatutako diploma hori.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Usurbili Eusko Jaurlaritzaren aitortza

Usurbili Eusko Jaurlaritzaren aitortza