Borrar

Udalaren tasa eta prezio publikoetako hobari berriak, martxan

Udalaren kalkuluen arabera 4.000tik gora herritar izan daitezke onuradunak

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteartea, 11 urtarrila 2022, 00:13

Comenta

Hobariak eskuratzeko aukera zabalagoa da urtarrilaren 1az geroztik. Onura ekonomikoak dira hobariak, udalaren tasa eta prezio publiko bidezko oinarrizko zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko kuotetan aplikatzen direnak: udalaren kalkuluen arabera, 4.000tik gora usurbildar izan daitezke onuradunak.

KPI edo Kontsumo Prezioen Indizea ezohiko neurrian handitu zen 2021aren hondarrean, %5 inguru, elektrizitatearen eta gasaren gorakadagatik, batik bat. Horri Covid19ak eragindako testuingurua gehituta, udalak jauzia egin nahi izan du zerga politikan, «aberastasunaren banaketa justuago baten alde». Hala azaldu du Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak: «Ezohiko egoeran, ezohiko neurriak: gehiago irabazten dutenek gehiago ordaintzea, gutxiago dutenek gutxiago ordain dezaten».

Horren aurrean, bi erabaki hartu zituen udalak. Batetik, irizpide orokor gisa, zergak, tasak eta prezio publikoak KPIaren azpitik (%1,5) igotzea, kirol zerbitzuen eta hondakinen tasaren salbuespenarekin (%0,9 eta %10, hurrenez hurren). Bestetik, hobariei arreta berezia jarri, eta horiek jasotzeko aukera eta eskubideak ordura arte baino zerbitzu gehiagori aplikatzea.

Hala, 2022ko urtarriletik aurrera, hobariak honako zerbitzuengatik eska daitezke: ur hornidura, hondakinen bilketa eta tratamendua, estolderia, hiletak, udal-baratzeen erabilera, kiroldegiko abonuak eta ikastaroak, haur eskola eta Udajolas. Hobariak bizikidetza unitateen kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera banatuko dira.

Atez Atekoa 8.30erako

Hondakinak 08:30erako nork bere zintzilikatzekoan utzi behar dela gogorarazi du Atez Ateko bulegoak. Izan ere, 2022arekin batera, hondakinak atez ate jasotzeko ibilbidea egokitu dute, eta guztiak jaso ahal izateko ordutegia betetzea beharrezkoa dela ohartarazi dute, zenbait auzotatik ohi baino lehenago pasa baitaitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalaren tasa eta prezio publikoetako hobari berriak, martxan