Borrar

Udalak Aniztasunaren Kontseilua sortzeko deia egin du

Jatorri desberdineko herritarrek eta eragileek ere parte hartzea nahi du

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Igandea, 31 urria 2021, 00:47

Comenta

Usurbilgo jatorri aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko ekintza plana aurkeztu berri du udalak. Plan horretan hainbat helburu eta ekintza jaso ditu, hiru oinarri nagusiren arabera: Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen diagnostikoa (Aztiker, 2020), ikerketaren emaitzak jakinarazi eta etorkizun hurbilean garatzeko ekintza proposamenak jasotzeko saioak, eta udal-teknikariekin egindako plan proposamenaren kontrastea. Legealdi osoan garatzeko ekintzak dira, lehentasun maila desberdinekoak, eta lanerako bi eremu aurreikusi dituzte: udal barrukoa, hainbat sailetako teknikariez osatua, eta udalaz haragokoa, udaleko ordezkariez gain, jatorri desberdineko herritarrek eta eragileek osatzea nahi dutena.

Ekintza planean ia 30 neurri jaso ditu. Lehenik, helburu nagusiak finkatu ditu, horietako bakoitza bete ahal izateko hainbat neurri proposatzearekin batera. Hiru dira helburu nagusiak. Batetik, iritsi berrien oinarrizko beharrak ase eta asistentzia eskaintzera bidean lan egitea. Bestetik, usurbildar ezberdinen arteko ezagutza eta harremana sustatzea, komunikazio kanal eraginkorrak sortuz eta elkar topatzeko espazioak eraikiz. Horrez gain, sentsibilizazioa eta formazioa landuko dira, kulturartekotasunaren eredua indartuz.

Hori guztia egiteko bi lan eremu aurreikusi dituzte: udal barrukoa zein udalaz haragokoa. «Ezinbestekoak dira ezagutzan eta elkarrekiko aitortzan oinarritutako ekimenak, arrazismoa edo diskriminazioa baztertu eta aniztasuna modu positiboan baloratzeko herri-ekimenak bultzatzea, eta, horrekin batera, udalak herritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko lan egitea, jatorriaren araberako baldintzarik gabe, migrazioak dakarren aniztasun kulturala txertatuz udal-politika guztietan», nabarmendu du Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak.

Udalak, bere aldetik, lantaldea osatu du, hainbat sailetako teknikariekin, gaia lantzeko. Eta, horrez gain, iragarri du aniztasunaren ekintza plana kudeatzeko baliabideak areagotu egingo dituela 2022tik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak Aniztasunaren Kontseilua sortzeko deia egin du