Txirikorda eraikitzeko exekuzio proiektua esleitu du Udalak

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Miércoles, 6 de octubre 2021, 00:09

Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa, eraikitzeko exekuzio proiektua Construcciones Murias SA enpresari esleitzea onartu dute iraileko osoko bilkuran, aho batez. Kontratua 1.953.312,02 euroan esleituko diote, eta obrak aste gutxi barru has daitezke: udalak obrarako 18 hilabete beharko zirela kalkulatu bazuen ere, Muriasek hilabete gutxiago beharko dituela adierazi zuen.

Publicidad

Agurtzane Solaberrieta alkatearen esanetan, horren aurretik, ordea, hainbat lan egin behar ditu udalak, barrura zein kanpora begira. Batetik, Txirikordaren funtzionamendua zehazteko ordenantza prestatu beharko du udalak. Bestetik, jardunaldi batzuk egitea da asmoa, inguruko etxebizitza komunitarioen esperientziak ezagutzeko. Aldi berean, belaunaldi artekotasuna lantzeko saioak egin nahi dituzte herritarrekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad