Borrar

Terrazen eta jatetxeen irekieraren aurrean erantzunkizunez jokatzeko deia

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 18 abendua 2020, 00:18

Comenta

Terrazen eta jatetxeen irekieraren harira, Udalak eta herriko ostalari eta tabernariek prentsaurrekoa eman zuten astelehenean, Mikel Laboa plazan, herritar, merkatari eta instituzio guztien erantzunkidetasunaren garrantzia nabarmentzeko. Elkarlana etengabekoa izan da, eta horren emaitzak azaldu zituzten.

Batetik, tabernetako terrazez eta jatetxeez arduraz gozatzeko eta babesteko planteamendua landu dute elkarrekin, eta Gozatu geurean, arduraz kartelak banatuko dizkie Udalak. Bestetik, azken hilabetean ixtera behartuak izan direnentzako lantzen ari den dirulaguntza berri baten berri eman du udalak: lokal bakoitzak 1.000 eurora artekoa jaso ahal izango du.

Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko sortu zituen udalak Gertuago erosketa bonuak, lehenengo itxialdiaren ostean, horrek ekar zitzakeen ondorioekin kezkatuta. Gertuagoren irudiarekin lagunduta egin dute gaur ere agerraldia, hain zuzen ere, kanpaina horren helburuak bizi-bizirik jarraitzen baitu, baita gertu hitzaren bi adierek ere: herritar, merkatari eta instituzioak elkarrengandik gertu egotearen garrantzia azpimarratu eta Covid19aren ondorioei elkarrekin aurre egiteko prest egoteko.

Neurriak hartuz

Osasun krisiari eta horrek ekar ditzakeen ondorioei aurre egiteko modu bakarra kolektiboki egitea dela nabarmendu zuen Agurtzane Solaberrieta alkateak. Horregatik, taberna eta jatetxeetan jarriko dituzten karteletan halaxe irakur daiteke: 'Gertu behar zaituztegu!'.

Solaberrietak egoeraren larritasuna gogoratu zuen eta babes neurriak hartzen jarraitzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen, eta, aldi berean, baita neurri horiek gehien eragingo dieten kolektiboei begirakoak ere.

Ostalariek eta tabernariek irekiera «gazi-gozoa» izan dela nabarmendu zuten, irekitzeko aukera izan duten arren, jarduna mugatua baitute, baina, hala ere, lanean jarraitzeko eta aurrera egiteko borondatea erakutsi dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Terrazen eta jatetxeen irekieraren aurrean erantzunkizunez jokatzeko deia