Santuenea auzoa bizigarriago izateko parte-hartze prozesua

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Martes, 25 de mayo 2021, 00:17

Udalak, Santueneako auzotarrek eta Hiritik At kooperatibak datozen hilabeteetan auzoan 'Santuenea elkarlanean' izenburupean parte-hartze prozesua egingo dute. Horren helburua da, amaieran, Santueneari begirako auzo plan bat izatea, auzoa bizigarriagoa izan dadin eman beharreko pausoak jasoko dituena. Ekainaren 16an hasiko dute prozesua, Hiritik At-ek gidatuta, eta urte amaierara bitartean egingo dute.

Publicidad

Herrigunea ez ezik, Usurbilgo herri-auzoak ere bizigarriak izan daitezen nahi du udal-gobernuak, Lur Etxeberria zinegotziak azaldu zuenez. «Aurreko legealdian Aginagan izan ginen, eta legealdi honetan ere zenbait urrats egin ditugu Zubietan, Txokoalden eta Kalezarren, eta orain Santuenera gatoz».

Aurre-fasean, testuingurua ezagutzeko bi saio antolatu dituzte; Diagnostiko parte-har tzailea egingo dute iraila eta urrian; Garapena urrian eta abenduan eta auzotarrentzat zein udalarentzat erabilgarria izango den auzo plana dokumentua osatu eta auzotarrekin kontrastatuko dute urtarrilean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad