Borrar

Rukula taldeak kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean Sutegin

El Diario Vasco

usurbil.

Osteguna, 8 apirila 2021, 00:56

Comenta

Rukula herriko taldeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Sutegiko auditorioan. Udalak antolatuta, arratsaldeko 19:00etan hasita 2014an sortu zen taldearen abestiak entzuteko aukera paregabea izango da Sutegin.

Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can't Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal... estiloak maisuki nahasten dituzte. Koktelera hau zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da.

2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diskoa Andoaingo Garate estudioetan, taldeko baxujolea den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. 2018. urtean 'Hazi Beltzak' izeneko lana kaleratu zuten. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan zen berriz ere Martxel Arkarazoren aginduetara.

Sarrerak aldez aurretik daude salgai 8 eurotan usurbilkultura.eus euskarrian eta ostirala izango da sarrerak eskuratzeko azken eguna.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Rukula taldeak kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean Sutegin