Borrar
Ikastaroko kartela.

Oinarrizko euskara klaseak jubilatuentzat apirilaren 15etik aurrera

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteartea, 6 apirila 2021, 00:23

Comenta

Jubilatuentzako euskara klaseak emango dituzte, apirilaren 15etik aurrera, batik bat, euskara ikasterik izan ez zutenei zuzenduta: jubilatuek eurek udalari eskatuta antolatu dute ikastaroa. Izen-ematea zabalik dago: Gure Pakea elkartean egin behar da, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Hamabost lagunentzako lekua dago ikastaroan, eta izena eman ahala beteko dira plazak.

Ordu eta erdiko hamabi saio izango dira. Hainbat helburu izango ditu ikastaroak: eguneroko egoera errazetan euskara ulertzeko gai izatea; egunerokoan erabiltzen diren esaldi eta esamoldeak ulertzea; euskarara hurbiltzea, aurrera begira ikasten jarrai dezaten; oinarrizko edukiak ezagutzea. Hala, agurrak, elkarrizketa hasierak eta bukaerak, elkarrizketa laburrak, aginduak, esamoldeak eta kontaketak landuko dituzte, baita oinarrizko lexikoa (orduak, hilabeteak, zenbakiak, etab) eta norberaren inguruko datuak ere (bizilekua, intereseko lekua, familia, enpresa...).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oinarrizko euskara klaseak jubilatuentzat apirilaren 15etik aurrera

Oinarrizko euskara klaseak jubilatuentzat apirilaren 15etik aurrera