Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko ikastaroak apirilean

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Sábado, 13 de marzo 2021, 00:19

Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko ikastaroak antolatu dituzte, elkarlanean, udalak eta Etumeta euskaltegiak, 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta, eta doan izango dira. Ordu eta erdiko sei saio praktiko izango dira, eta bi talde osatzeko aukera izango da: ostegun arratsaldeetakoa (18:00etatik aurrera) eta larunbat goizetakoa (10:00etatik aurrera). Apirilaren 15ean eta 17an hasiko dira ikastarook, Potxoenean, eta Etumeta euskaltegiko irakasle Rosa Zubeldiak gidatuko ditu.

Publicidad

Ikastaroan nokari, —emakumeei zuzendutako trataera alokutiboari— emango zaio lehentasuna, baina hitanoaren oinarriak lantzea eta erabilera bultzatzea ere izango dute helburu. Izena emateko, mezua bidali behar da apirilaren 8a baino lehen itzultzailea@usurbil.eus helbidera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad