Borrar

Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko ikastaroak apirilean

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Larunbata, 13 martxoa 2021, 00:19

Comenta

Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko ikastaroak antolatu dituzte, elkarlanean, udalak eta Etumeta euskaltegiak, 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta, eta doan izango dira. Ordu eta erdiko sei saio praktiko izango dira, eta bi talde osatzeko aukera izango da: ostegun arratsaldeetakoa (18:00etatik aurrera) eta larunbat goizetakoa (10:00etatik aurrera). Apirilaren 15ean eta 17an hasiko dira ikastarook, Potxoenean, eta Etumeta euskaltegiko irakasle Rosa Zubeldiak gidatuko ditu.

Ikastaroan nokari, —emakumeei zuzendutako trataera alokutiboari— emango zaio lehentasuna, baina hitanoaren oinarriak lantzea eta erabilera bultzatzea ere izango dute helburu. Izena emateko, mezua bidali behar da apirilaren 8a baino lehen itzultzailea@usurbil.eus helbidera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nokaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko ikastaroak apirilean