Metrokoadrokaren 'Bidaide' antzezlana gaur Sutegin
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Larunbata, 22 urtarrila 2022, 00:11
Iazko abenduan eman zen ezagutzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Honen baitan, gaur 18.00etan hasita Metrokoadroka Sormen Laborategiaren 'Bidaide' lana ikusi ahal izango da Sutegi eraikineko auditorioan.