Etxebizitza berriak. J.A.

Matiak Kalezarko zaintzadun auzunean bizi osorako alojamenduak eskainiko ditu

Sei etxebizitza egitea aurreikusi dute, baita erabilera anitzeko gune bat sortzea ere

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Miércoles, 12 de enero 2022, 00:12

Zaintza zerbitzu berri bat eskainiko du Matiak Kalezarko zaintzadun auzune berrian: bizi osorako alojamenduak. Horiek egin ahal izateko Portalmusubera (A96) eta Komentua (A97) eremuen hirigintza-eraikigarritasuna handitzeko arau subsidiarioen aldaketa eskatu du Matiak, eta abenduko osoko bilkuran onartu zuten, hasieraz eta aho batez, udal teknikarien aldeko txostenak jasota. Eraikitzen ari diren auzunearen hasierako proiektuan aurreikusi gabeko zerbitzua da, eta horregatik egin du eskaera Matiak.

Publicidad

Zehazki, jada eraikitako bolumenaren barruan beste 1.700 metro karratu baliatzeko eskaera egin du Matiak. Handitu nahi den eremuari hainbat erabilera eman nahi dizkiote. Batetik, bizi osorako alojamenduak egingo dituzte. Oraindik ez dago proiekturik, baina sei etxebizitza egitea aurreikusi dute. Etxebizitza mota horiek bizikidetza unitateentzat dira, menpekotasunen bat duen pertsona eta bere zaintzailea bizitzera joateko; zentroan bertan eraikiko direnez, bertako zerbitzuak baliatzeko aukera izango dute.

Bestetik, erabilera anitzeko gune bat sortuko dute. Hain justu, hirigintza-eraikigarritasunari dagokion %15 kontzeptu pean jasoko du udalak areto hori, 226 metro koadroko lokala. Azkenik, zortzi aparkaleku sortzeko aukera dute: kanpoko aparkalekuan egoitzaren erabilerarako erreserbatzekoak ziren zortzi plaza erabilera publikorako edukitzea suposatuko du horrek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad