Borrar
Agerialdeko errotondatik behera ezingo da jaitsi gaur arratsaldean. DV

Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorrirako obrak esleitu ditu Aldundiak

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteazkena, 26 maiatza 2021, 00:11

Comenta

Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorria egiteko obrak esleitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bi modutan lotuko ditu bidegorriak Txikierdi eta Lasarte. Batetik, Oria ibaiaren ertzetik abiatuko da, eta aldapan gora, Urbil merkatalgunearen azpiko aldetik iritsiko da Lasarteraino. Bestetik, Oria ibaiaren ertzetik, Michelinen paretik sartuko da Lasarteren erdigune aldera.

Construcciones Otegui Gaztañaga SL -ri esleitu dizkio lanak, 386.785,27 euroan, eta 20 asteko epean egingo ditu, aurreikuspenen arabera. Hemendik egun gutxi barru hasiko dira lanean.

Bide mozketa

Gernika ibilbidearen zati bat itxita izango da gaur arratsaldean, 17:45etik 20:00etara. Agerialdeko errondotatik hasi, eta herrigunera bidean, Gernika ibilbideko erdiko zebrabidera arte egongo da itxita.

Kiroldegiko eta anbulatorioko aparkalekuak erabiltzeko moduan izango dira, hala ere. Agerialdeko errotonda ere erabilgarri izango da, herrira zuzenean jaisten den irteera izan ezik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorrirako obrak esleitu ditu Aldundiak

Lasarte eta Txikierdi arteko bidegorrirako obrak esleitu ditu Aldundiak