Kulturbiraren aurkezpena. J.A.

«Kultura hauspotu nahi eta behar dugu»

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Miércoles, 19 de mayo 2021, 00:10

Udalak eta herriko hainbat eragilek 2021eko Kultur Bira aurkeztu berri dute. Iaz sortu zen Kultur Bira, eta aurten ere horri eustea erabaki dute: «Arrazoia bat eta bakarra da: kultura hauspotu nahi eta behar dugu». Luken Arkarazo kultura zinegotziak azaldu zuenez, iazkoaren balorazio oso ona egin dute: «Eta uste dugu herritarrek emandako erantzunak ere argi erakusten duela funtzionatu zuela eta emandako pauso hori egin beharrekoa zela».

Publicidad

Aurten, ez da Kultur Bira bakarra izango, hainbat baizik, antolaketan diharduten herri-auzoetako jai batzordeek euren Kultur Bira propioak egiteko urratsa egin baitute (Kalezar, Sanesteban, Atxegalde, Santuenea eta Aginaga). «Ez dira festak izango, baina euren ohiko festa egunak baliatuko dituzte zenbait ekitaldi antolatzeko», azaldu zuen Arkarazok. Hala, Usurbilgo Kultur Birak eta Kalezarkoak kointziditu egingo dute zenbait egunetan: Usurbilgoa ekainaren 11tik uztailaren 17ra bitartean izango da, eta Kalezarkoa ekainaren 24tik 27ra.

Usurbilgo Kultur Birak bi gune handi izango ditu, Artzabalgo frontoia eta Udarregiko zezen plaza, eta formatu txikiagoko agertoki gehiago ere izango dira herri-auzoetan. Egitaraua jasoko duen liburuxka astebete lehenago banatuko dute etxez etxe.

Iaz egin zen moduan, sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskatu beharko dira, nahi adina, lehentasunezko biak zeintzuk diren adieraziz. Sistemak ekitaldiak izan baino bi egun lehenago egingo du zozketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad