Borrar
Zumarte parean itxita egogo da egun hauetan. ARANBERRI
Usurbil

Kale Nagusia Zumarte parean itxita egongo da ibilgailuentzat

Bestalde, hainbat herri-bide asfaltatuko ditu udalak bihar bitartean, baina ez da etengo trafikoa

JOSU ARANBERRI

Usurbil.

Asteartea, 30 martxoa 2021, 00:27

Comenta

Kale Nagusian, Zumarte musika eskolaren parean, oinezkoek lehentasuna izateko lanak abiatu ditu udalak. Orain arte ez dute trabarik eragin trafikoan, baina gaur eta bihar bitartean aldaketak izango dira. Zumarte parean itxiko da Kale Nagusia: hala, goitik beherako norabidea duen Kontzeju Zarra kalea goranzkoa izango da egun horietan, San Inazio kaleraino. Egun hauetan Usurbilgo erdigunea ibilgailuentzat itxita egongo denez, Lurraldebus autobus zerbitzuaren geraleku aldaketak izango dira, autobusak saihesbidetik joango direlako.Zumaiako noranzkoan San Inazioko biribilgunean egingo dute geldialdia autobusek Kale Nagusian geldialdia egin beharrean eta Donostiako noranzkoa ohiko ibilbidea eta geralekua izango dira.

Bestalde, hainbat herri-bide asfaltatuko ditu Udalak atzo, gaur eta bihar. Atzo Iarbe, Arratzain eta Zumitza goiko zatiak asfaltatuko dituzte, 08:30etik 14:30era bitartean. Errepidea zabala denez, ez dute trafikoa eten beharrik izango, eta bertatik pasatu ahal izan zuten ibilgailuek. Gaur, berriz, errepide nagusitik Zumitza pareraino arteko guztia asfaltatuko dute, 08:30etik 14:30era bitartean. Kasu horretan, guztiz itxi beharko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kale Nagusia Zumarte parean itxita egongo da ibilgailuentzat

Kale Nagusia Zumarte parean itxita egongo da ibilgailuentzat