Borrar

Joxan Artzeren omenez bi ekitaldi izango dira bihar arratsaldean

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 14 urtarrila 2022, 00:08

Comenta

Lau urte pasa dira Joxan Artze zendu zenetik. baina bere oroimenak herrian jarraitzen du oraindik. Bihar, sortzaile usurbildarraren aldeko oroimen arratsaldea izango da Jexux Artze Kultur Elkarteak eta udalak antolatuta.

Arratsaldeko 18.00etan Balea Zuriak argitaletxeak Artzeren poema bildumarekin osatu duen antologia aurkeztuko du Mikel Laboa plazan. 'Enborretik' izenburuko bilduma. Ondoren, 19.00etan, Oskarbi taldearen kontzertua izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Ez dok Amairuren ernamuinak Artzeren idatzi asko musikatu ditu. Kantu horiekin zein euren ibilbideko eta azken diskoko sorkuntzekin osatuko dute emanaldia.

Bi ekitaldietarako sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik eskuratu behar da gonbidapena https://usurbilkultura.eus/ helbide elektronikoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxan Artzeren omenez bi ekitaldi izango dira bihar arratsaldean