Joko Garbiko finala jokatuko du larunbatean Zubieta Pilota Elkarteak
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Jueves, 25 de marzo 2021, 00:10
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala jokatuko dute Zubietako frontoian Txost eta Zubieta 1 taldeek larunbatean 17.00etan, ikuslerik gabe bada ere. Aurreko denboraldian ere klub horiek iritsi ziren finalera, baina jokatu gabe gelditu zen. Aurtengo denboraldia ere gorabeheratsua izaten ari da, baina lortu da azken txanpara iristea.
Publicidad
Ligaxka lehen postuan bukatuta, zuzenean sailkatu da finalera Txost taldea. Zubieta 1 (bigarren sailkatua) eta Zubieta 3 (hirugarren) taldeek finalerdia jokatu behar izan dute eta, 40-35 irabazita, Zubieta 1ek lortu du finalerako beste txartela. Aizpurua eta Azpiroz izango dira Zubieta 1 taldeko ordezkariak.
Hitzaldia gaur
Anerreka elkarteak antolatuta Ahoztar Zelaieta Zamakona kazetariak 'Zaldibar. Zona cero' liburua aurkeztuko du gaur 18.30ean Sutegin. Hilabeteetako ikerketa-lanaren emaitza da lan hau eta «zabortegiaren inguruko influentzia-trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan»,
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión