'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen' ikerketaren emaitzak, etxez etxe banatuko dira
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Domingo, 21 de marzo 2021, 00:19
2020ko udazkenean Aztiker Ikerguneak udalaren eskariz abiatutako 'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen' ikerketaren emaitzak etxez etxe banatu ditu udalak, ondorio nagusiak modu laburtuan azaltzen dituen gida baten bidez, euskaraz eta gaztelaniaz.
Publicidad
Hurrengo larunbatean, hilaren 27an, izango da 2021eko Mundualdia jaialdia, zeinak usurbildar guztien arteko elkarbizitzan urrats bat egin nahi duen. Egun horretan aurkeztuko dute, lehenengo aldiz, 'Migrazioari maskarak erauzten' ikus-entzunezkoa, eta, horren ostean, aitortza ekitaldia egingo dute, frontoian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión