Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua martxan
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Asteartea, 4 maiatza 2021, 00:08
Jarduera fisikoaren preskripzio, orientazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da, berriz ere, bihartik aurrera, kiroldegian. Covid19-a dela eta, kiroldegian hartuko dituzte herritarrak behin-behinean, anbulatorioan beharrean. Asteazkenetan eskainiko da zerbitzua, 09:00etatik 13:00etara.
Zerbitzua osasun etxeko langileen preskripzioz jasoko dutenei orientatzaileak deituko die hitzordua emateko; hitzordua beren kabuz hartu nahi dutenek kiroldegira deituta eska dezakete, 943 37 24 98 telefonoan.
Bizitza aktiboa izateko ohiturak herritarren egunerokoaren parte izatea da helburua, kirolak eta jarduera fisikoak pertsonen buru ongizatean zein fisikoan dituen onurak kontuan hartuta.