Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.

Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, ostiral honetan Sutegiko auditorioan

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Miércoles, 17 de marzo 2021, 00:16

Ostiral honetan kontzertua izango da Sutegi eraikineko auditorioan 18.00etan hasita. Jon Gurrutxaga & Urbil Artola bikotearen musikaz gozatzeko aukera izango da.

Publicidad

Dagoeneko bi urte pasa daramatzate elkarrekin biran. Gurrutxagaren 'Kateak' izeneko azken lana aurkeztera dator bikotea. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu duen lanean estilo ezberdinetako eragina somatzen da, bluesa, gospela, folka, rocka... guztia musikari elgoibartarraren estilo pertsonalaren galbahetik pasata. Instrumentu askorekin jantzitako kantuak duo gisa aurkeztuak, Gurrutxagaren ahotsa eta gitarra akustikoa Artolaren steel gitarra ezberdinen kolorez jantzita.

Arima Beltza taldearekin bateria eta abeslari lanetan hasi zuen bere ibilbidea Jon Gurrutxagak. Blues&rock doinuetan murgildurik hiru disko kaleratu zituzten elgoibartarrek. Ondoren, Keu Agirretxearen UEK proiektuan baterian aritu zen, baita Andrakan taldean ere. Jon & Sugramas izeneko proiektuarekin itzuli zen abeslari lanetara, oraingo honetan berak konposatutako kantuekin eta 70eko hamarkadara eramaten gintuzten doinu rockeroekin. 'Hitz lauz' izan zen Jon Gurrutxaga bezala argitaratu zuen lehendabiziko diskoa.

Urbil Artola hondarribiarraren lehen proiektua, berriz, Sorotan Bele izan zen. Folka doinu erakargarriekin uztartuz arrakasta handia izan zuen taldeak eta hiru disko merkaturatu zituen. Taldea desegin ondoren, gitarra akustikoa jotzetik dobroa jotzera pasa zen Artola. Azken urteotan Howdy bluegrass taldeko partaide da eta hainbat bakarlarirekin grabatu eta jo du, Anje Duhalde edo Iker Lauroba.

Ekimen honetara joan ahal izateko sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke usurbilkultura.eus webgunean 6 eurotan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad