'Gizonak, maskulinitatearen kaiolan?' solasaldia ostegunean

JOSU ARANBERRI

Usurbil.

Domingo, 10 de octubre 2021, 00:29

'Gizonak, maskulinitatearen kaiolan?' solasaldia antolatu dute, elkarlanean, udalak eta Arremanitzek ostegunean: 18:00etan izango da, Potxoenean. Arremanitz elkarteko Ibon Arrizabalaga de Mingok gidatuko du maskulinitate ereduak lantzeko antolatutako saioa. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea udaleko Berdintasun sailean: 943 37 71 10 telefonora edo parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean.

Publicidad

Badira zenbait urte udalaren eta Arremanitzen arteko elkarlana abiatu zela. Arremanitzek, batez ere, herriko gazteekin egiten du lan, ikastetxeen bidez, hezkidetza programa landu eta tratu onak bultzatzeko.

Gaztelekua

Bestalde, Gaztelekua ikasturte berriari ekiteko prest dago: dagoeneko abian da 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako udal aisialdi zerbitzua. Urtero, ikasturtea estreinatzearekin batera, DBH1eko nerabeen gurasoekin, hau da, lehenengo aldiz Gaztelekura joango diren gazteen gurasoekin bilera egin ohi dute, zerbitzuaren berri emateko: ostegunean izango da hori, 18:00etan. Bilerara joateko asmoa dutenei aurrez izena emateko eskatu dute: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 telefonora deituta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad