Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife

Gipuzkoako XI. Pilota Egokituko Txapelketako partidak gaur Usurbilen

JOSU ARANBERRI

Usurbil.

Sábado, 6 de marzo 2021, 00:58

Gaur hasiko da Gipuzkoako XI. Pilota Egokituko Txapelketa. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bi modalitate egongo dira: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena, eta bestalde, urritasun fisikoa duten kirolariena. Gaur gurpildun aulkien modalitateko neurketak jokatuko dira herriko pilotalekuan.

Publicidad

Hurrengo hilabeteetan, berriz, Gipuzkoako hainbat herritan jokatuko dira partidak: Errenteria, Asteasu, Zumaia, Mutriku, Alkiza, Idiazabal, Usurbil, Ataun eta Lasarte-Oria. Txapelketaren finala, berriz, ekainaren 26an egingo da Zumaian. Bi federazioek eskerrak eman dizkiete udal ordezkari guztiei euren frontoien ateak zabaltzeagatik. Desgaitasuna duten kirolarien gizarteratzea denon ardura dela gogorarazi nahi izan dute antolatzaileek eta bide hori elkarrekin egiteko deia luzatu dute.

Txapelketa honetan parte hartuko duten kirol elkarteen artean da herriko Pagazpe Pilota elkartea ere. 2005 urte aldera hasi ziren gurpildun aulkiekin hainbat froga egiten eta herriko pilota elkartean eta ordutik asko aurreratu da. Bi pilotari eta entrenatzaile bat hasi ziren garai hartan eta urteak pasa ahala ezinduek gero eta aukera gehiago dituzte kirola egiteko Gipuzkoa osoan.

Pagazpe Pilota elkartearekin batera arituko dira Mindara, Ostadar eta Zumaia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad