Borrar
Hikaratu kanpainaren aurkezpena. J.A.

Euskara Aholku Taldeak hainbat ekintza bideratuko ditu hitanoaren ezagutzarako

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteazkena, 27 urria 2021, 00:05

Comenta

Euskara Aholku Taldeak hitanoaren ezagutza eta erabilera indartzeko hainbat ekintza egitea erabaki du, 'Hikaratu, beldurrik gabe!' lelopean. Hitanoaren inguruko ikastaroaz gain, hikalagun dinamika sustatzea edo gazteekin lanketa berezia egitea aurreikusi dute, eurei ere tresnak eta baliabideak emateko. Hikalagun izateko izen-ematea ere ireki dute: usurbil@aek.eus era mezu bat bidalita edo 607 609 379ra deitu edo idatzita egin daiteke. Horrez gain, gainera, Euskararen Egunerako, abenduaren 3rako, egitarau berezia prestatzen ari direla iragarri dute, hori ere hitanoaren bueltakoa.

«Herritarrak hikaratu nahi ditugu. Alegia, beldurrik gabe hika aritzeko gonbita egin. Aspaldiko nahia dugu halako dinamika bat sortzearena. Herritar ugarik esan digute ikasi nahi dutela edo inguruan entzun badute ere egiteak lotsa edo beldurra ematen diela, izan ere, transmisioan izugarrizko etena egon da», nabarmendu du Oxkar Santamaria Euskara zinegotziak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara Aholku Taldeak hainbat ekintza bideratuko ditu hitanoaren ezagutzarako

Euskara Aholku Taldeak hainbat ekintza bideratuko ditu hitanoaren ezagutzarako