Borrar

Eskubaloi eta futbol partidak ikuslerik gabe asteburu honetan

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 19 martxoa 2021, 00:17

Comenta

Pandemia dela eta pasa den denboraldia amaitu gabe utzi bazuten ere, herriko kirol talde desberdinak lehian dira dagoeneko. Usurbil Kirol Elkarteari dagokionez, talde batzuk urtarrilaz geroztik lehia desberdinetan murgilduta daude –Oiardo kiroldegian jokatzen diren neurketak streaming bidez ikusteko aukera dago Usurbil Kirol Elkartearen youtube kanalean–. Euskadiko txapelketa jokatzen ari den senior mailako emakumezkoen taldeak duela bi aste hasi zen txapelketa eskuratzeko fasea jokatzen. Lehen fasean jokatutako neurketa guztiak irabazi ostean lehen postua eskuratu zuten eta honenbestez titulua eskuratzeko lehian dira. Egia Petritegi taldearen aurka jokatuko dute Oiardon bihar 12.00etan.

Arratsaldeko 16.00etan Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari diren kadete mailako Usurbil K.E. A nesken taldeak Aiala Zarautz A taldearen aurka jokatuko du ere bihar Oiardon. Ondoren jubenil mailako mutilen taldeak jokatuko du 18.00etan Euskadiko txapelketako neurketa Sima Corazonistas taldearen aurka.

Igande goizean Kadete nesken B taldeak jokatuko du Gipuzkoako txapelketako neurketa Ereintzaren aurka 10.00etan eta 12.00etan kadete mailako mutilen taldeak Lehentasunezko Euskal Ligako partida jokatuko dute Egia Indaux taldearen aurka.

Futbolari dagokionez, pasa den asteburuan jokatu zituzten denboraldiko lehenengo neurketak herriko futbol talde desberdinek. Gorengo erregional mailako mutilek bihar 18.00etan Donostiako Berio futbol zelaian jokatuko dute Santo Tomas Lizeoaren aurka. Emakumezkoen erregional mailako Gorengo mailako taldeak igandean Donostiako Cesar Benito futbol zelaian jokatuko du 13.00etan Irauli Bosteko taldearen aurka.

Jubenil mailako mutilen taldeak Haranen jokatuko du igandean 16.30ean Ostadar B taldearen aurka. 1. kadete mutilei dagokionez, Usurbil A taldeak Haranen jokatuko du igandean 12.00etan eta Usurbil B taldeak atsedena izango du. Maila bereko emakumezkoen taldeak ere Haranen izango du hitzordua bihar 10.00etan Oriokoren aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskubaloi eta futbol partidak ikuslerik gabe asteburu honetan