Borrar

Emakumeen Jabekuntza Eskola: biodantza ikastaroa eta Pepa Bojoren tailerra

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Igandea, 16 urtarrila 2022, 00:53

Comenta

Emakumeen Jabekuntza Eskolaren barruan, bi ikastaro antolatu ditu Parekidetasun Sailak datozen asteetarako: biodantza ikastaroa eta Pepa Bojoren tailerra.

Biodantza ikastaroa urtarrilaren 18tik apirilaren 5era izango da astearteetan, 15:30etik 17:00etara, Oiardo kiroldegian. Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Eider Zuriarrain izango da ikastaro hau gidatuko duena.

'Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean' tailerra, berriz, otsailaren 3tik maiatzaren 5era bitartean burutuko da. Ostegunetan izango da (17:00-19:00), Potxoenean. Historian orokorrean emakumeek zer eginkizun bete duten jakin nahi da, betiere, anonimoa izan baita haien jarduna. Pepa Bojo Ballesterren eskutik; tailerra gaztelaniaz izango da.

Izena emateko: parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943 37 71 10.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen Jabekuntza Eskola: biodantza ikastaroa eta Pepa Bojoren tailerra