Dirulaguntzen plan estrategikoa eguneratzea onartu du Udalak aho batez
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Jueves, 11 de marzo 2021, 00:15
Dirulaguntzen plan estrategikoa eguneratzea adostu zuten, aho batez, otsaileko osoko bilkuran. Egun indarrean zegoen plana 2019ko azaroko osoko bilkuran onartu zuten, eta 2022ra arteko indarraldia du. Aldiz, Covid19-ak testuinguru orokorra erabat aldatu duela argudiatuta, plan estrategikoa eguneratzeko proposamena egin du udal-gobernuak, eta gainerako alderdiek bat egin dute proposamenarekin.
Publicidad
«Plan estrategikoa egoera berrira egokitzea ezinbestekoa da, Covid19-ak are ageriago utzi dituen behar sozialei eta ekonomikoei erantzun nahi badiegu. Plan estrategiko honetan dirulaguntza lerro berriak txertatu ditugu, nagusiki, Covid19-ak sortutako krisi sozial, kultural eta ekonomikoari aurre egiteko, egoera zaurgarriagoan dauden herritarrei laguntzeko», azaldu zuen Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak. Gogoratu zuenez, 2021eko aurrekontuetan 2020koetan baino 100.000 euro gehiago (%10eko igoera) bideratu dituzte dirulaguntzetara: ia milioi bat euro.
Solaberrietak zehaztu zuenez, lehendik zeuden dirulaguntza guztiak mantentzeaz gain, lerro berriak erantsi dituzte. Garapen ekonomikoaren departamentuak izan du igoerarik nabarmenena, Usurbil Zabalik eta Hasiz Hazi dirulaguntzen bidez
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión