Borrar
Hitzaldien aurkezpena. J.A.

Covid-19aren osteko gizartea hizpide 'Elhuyar solasaldiak' hitzaldi-zikloan

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Ostirala, 26 martxoa 2021, 00:22

Comenta

Pandemiak gizartearen hainbat arlotan izan duen eragina gizarteratzeko xedez, 'Elhuyar solasaldiak' hitzaldi-zikloa antolatu dute udalak eta Elhuyarrek elkarlanean. Zientzia herritarrengana hurbiltzeko Elhuyarrek abian jarritako Zientziakide egitasmoaren barnean kokatu behar da hitzaldi-zikloa. Zientziakidek, euskal zientzia-sistemaren eta gizartearen arteko zubi-lana egin nahi du, eta 'Elhuyar Solasaldiak' ekimenak horretan sakondu nahi du.

Horretarako, 5 solasaldi antolatu dira, 5 asteazkenetan gauzatuko direnak, 18:30ean Sutegi kultura etxean; streaming bidez jarraitu ahal izango dira usurbilkultura.eus eta zientzia.eus atarietan. Hitzaldiak doakoka izango dira, baina Sutegira bertaratzeko aurrez izena eman beharko da, indarrean dauden edukiera-mugak direla eta.

Udala Elhuyarreko bazkidea da, eta patronatuko kidea. Ez da berria, beraz, bi erakundeen arteko lankidetza. Atzoko aurkezpenean, Agurtzane Solaberrieta eta Elhuyarreko Jon Abril eta Garazi Andonegik hartu zuten parte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Covid-19aren osteko gizartea hizpide 'Elhuyar solasaldiak' hitzaldi-zikloan

Covid-19aren osteko gizartea hizpide 'Elhuyar solasaldiak' hitzaldi-zikloan