Borrar

'Bertsoaren harria' hitzaldia eta bertso-saioa bihar Sutegin

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Larunbata, 5 ekaina 2021, 00:15

Comenta

Igande honetan, udalak antolatuta, "Bertsoaren harria" hitzaldia eta bertso-saioa izango da Sutegi eraikineko auditorioan arratsaldeko 18.00etan hasita. Koldo Izagirreren liburuan oinarritutako bertso saioa izango da. Idazlea bera izango da hizlari lanetan eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsotan.

Hernaniarrek badakite Txirritaren harria, Txirritaren bustoa daukatela Ereñotzun. Ba ote dakite Errenterian Xenpelarrek zuhaitz bat daukala?Leitzarrek badakite, noski, Lasarteren burua daukatela herrian bertan, baina ba ote dakite Nafarroaren beste puntan, Luzaiden, Bordel bertsolariaren bustoa dagoela?

Koldo Izagirrek dagokion herriko pertsonaiari buruzko hitzaldia eskainiko du —Udarregiri buruzkoa Usurbilen— , eta hitzaldiarekin batera Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak gidatuko ditu saio librean.

Sarrerak usurbilkultura.eus webgunean eskuratu daitezke eta gaur izango da horretarako azken aukera

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Bertsoaren harria' hitzaldia eta bertso-saioa bihar Sutegin