Azken dekretuak aldaketak eragingo dituOiardo kiroldegian
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Igandea, 16 maiatza 2021, 00:40
Maiatzaren 9an indarrean sartu zen dekretuak zenbait aldaketa eragingo ditu Oiardo kiroldegian bihartik aurrera. Hasteko, kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du. Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 22:00etara zabalduko ditu ateak. Larunbatetan 9:00etatik 21:00etara eta igandetan 9:00etatik 13:30etara.
Ikastaroei dagokienez, seiko azpitaldeen antolaketa berreskuratuko da eta aldaketak izango dira gimnasioko eremuetan: hamar plaza egongo dira kardio eremuan. Pisu librearen eremuan, berriz, edukierak hiru pertsonakoa izaten jarraituko du. Futbol taldekoek Harane 22:00ak arte erabili ahal izango dute.