Borrar
Aurten ere ez da hamaiketako antolaturik izango Andatzako txabola aurrean bertaratzen direnentzat. ARANBERRI

Andatza Eguna, modu ezohikoan: mendia gehiago ezagutzeko zirkuituak

Udalak eta Andatza Eguneko antolatzaileek joatera animatu dituzte herritarrak, beti ere, segurtasun neurriak errespetatuz

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteazkena, 28 apirila 2021, 00:04

Comenta

Datorren igandea maiatzeko lehenengoa izango da, hau da, Andatza Eguna ospatzekoa. Eguna ezohiko modu batean ospatzeko bi zirkuitu antolatu dituzte, tontorraz harago, Andatzaren beste txoko batzuk ezagutzeko. Udalak eta Andatza Eguneko antolatzaileek Andatzara joatera animatu dituzte herritarrak, betiere, segurtasun neurriak errespetatuz. Bistako arrazoiak tarteko, ez da hamaiketakorik izango.

Batetik, kartelak jarriko dituzte bezperan, San Estebandik hasita, zirkuitua nork bere kasa egin ahal izan dezan. Bestetik, 4 kilometroko ibilaldi gidatu bat antolatu dute elkarlanean udalak eta Andatza Eguneko Usurbilgo zein Zizurkilgo antolatzaileek, Andatzako ondarea gehiago ezagutzeko: 10:00etan abiatuko da, Ziortzatik.

Interesa dutenek hara azaldu besterik ez dute egin behar, eta elkartutako lagun kopuruaren arabera, taldeka antolatuko dira. Joseba Alonsok gidatuko du ibilaldi hori. Asier Agirresarobe eta Javi Castrorekin batera, Andatzako mugarri eta errotarriak aztertzen aritu da Alonso azken urteetan.

Udalbatza bihar

Bihar arratsaldeko 18.00etan hasita apirileko ohiko udalbatza plenoa ospatuko da udaletxean. Besteak beste, HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-ekipamendua eraikitzeko Exekuzio Proiektua onartzea eta HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obra kontratatzea izango dituzte mahai gainean. Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren inguruko mozio bat ere landuko dute, baita zinegotzi baten karguari uko egitea eta zinegotzi berriaren kargua hartzeko izapidetza hastea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Andatza Eguna, modu ezohikoan: mendia gehiago ezagutzeko zirkuituak

Andatza Eguna, modu ezohikoan: mendia gehiago ezagutzeko zirkuituak