Aitzaga elkarteak antolatutako artisautza azoka astelehenean
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Ostirala, 29 urria 2021, 00:11
Aitzaga Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin azaroaren 1ean, astelehenean, XXV. Artisau Azoka antolatu du. Pandemiaren ondorioz pasa den urteko edizioa bertan behera gelditu ostean, aurtengoan beteko ditu 25 urte azoka honek. Postu desberdinak izango dira herriko pilotalekuan: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, harriak, ukenduak, makramea, pilotak, adarrak...
Bestalde, Emakumeen Etxea ireki aurreko antolaketa lanak egiten hasteko bilera egingo du udalak azaroaren 3an. 18:00etan izango da, Artzabalen. Hemendik aurrerako saioen helburua izango da parte-hartze prozesuan adostutakoak gauzatzeko lanketa abiatzea.