Aginagako saneamenduaren obrak gauzatzeko lankidetza hitzarmena

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Martes, 1 de junio 2021, 00:13

Aginagako saneamenduaren obrak gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskal Ur Agentziak eta Añarbeko Mankomunitateak: halaxe onartu zuten maiatzaren 7an Añarben egindako batzarrean. Lur Etxeberria zinegotziak gogoratu duenez, 2019ko otsailean jada onartu zuten Añarbeko Mankomunitateko batzarrean Aginagarako saneamendu proiektu bat. Proiektu horrek hiru fase aurreikusi bazituen ere, orduan Añarbek eta Urak-ek sinatutako akordioak lehenengo bi faseak egitea aurreikusten zuen, hirugarrena gauzatzeko bermerik gabe. Udalak, ordea, hiruak batera egiteko eskatu zuen, eta azkenean lortu du hiru faseak barne hartzea hitzarmen horrek.

Publicidad

Añarbek eta Urak sinatutako hitzarmen horren bidez, proiektua nola finantzatu eta nola gidatu adostu dute. Obra osoaren kostua 5,4 milioi euro dira. Urak-ek kostuen %60 hartuko du bere gain, eta kontratazioa eta obra zuzendaritza bere gain hartuko ditu. Añarbek, berriz, gainerakoa finantzatuko du: %40. Aurten hasi nahi dute lanekin, abenduan, eta, beraz, epe motzean aterako dituzte lizitatzera; guztira, 22 hilabeterako lana izango dela aurreikusi dute. Etxeberriaren esanetan, saneamenduari dagokionez, Aginagakoa da egoera kritikoena: «Ur zikinak eta euri urak denak nahastuta iristen dira Oriara, eta horrek sekulako kaltea egiten dio ingurumenari. Ezin dugu ahaztu, gainera, babesa legez aitortua duen ingurunea dela».

Emakumeen etxea

Emakumeen Etxea sortu arteko bidean egin beharreko urratsak definitzeko bilera egingo dute parte-hartzaileekin ostegunean, ekainaren 3an: Potxoenean izango da, 18:00etan. Martxoaren 6ko aurkezpenean grabatutako bideoa ikusiko dute eta horren ostean, aurrera begira egin beharreko urratsez jardungo dute.

Kalezarko auzo-ekipamendua eta Emakumeen Etxea barne hartuko dituen Pelaioenea hutsik dago. Epe motzean, barrutik egituratzeko exekuzio proiektua idazteko lehiaketa abiatuko du udalak: enpresek euren proposamenak aurkeztu eta horietako bat aukeratu beharko du udalak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad