Borrar
Agerrazpiko eremua. J.A.

Agerrazpi eremuko urbanizazio lanak hasiko dira datozen asteetan

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Osteguna, 30 iraila 2021, 00:09

Comenta

Datozen asteetan Agerrazpi eremuko urbanizazio lanak hasiko dira, eta, besteak beste, Aranerreka inguruan ere zenbait esku hartze egingo dituzte. Aburuza enpresa da Agerrazpiko eremuaren jabea: etxebizitzak egingo ditu bertan, baina horren aurretik ingurua urbanizatzeko lanak egitea erabaki du. Urbanizazio lanen barruan egingo dituzte Aranerrekako zati horri dagozkion lanak ere, Lur Paisajistak SL-rekin batera.

Dena den, orain zati horretako obrak abiatuko dituzten arren, Aranerreka bere osotasunean aztertu eta hobetzeko azterlana egina du, udalarekin elkarlanean, Lur Paisajistak enpresak: izan ere, aurrera begira, zenbait hobekuntza egin nahi ditu udalak Aranerrekan eta, elkarlan horren bidez, eremu guztian paisaia irizpide berberak jarraitzea bermatu nahi dute.

Agerrazpiko eremuaren barruan dago Aranerrekaren zati bat, eta albo banatan izango ditu Ugartondoko eta Agerrazpiko urbanizazioak. Biek Aranerrekako parkearen garrantzia areagotuko dute, Lur Etxeberria zinegotziaren esanetan. «Herrigunean bertan natur gune zabal bat izango dugu, erosoa eta atsegina. Horrez gain, herria hazten ari da eta Aranerrekak guztien lotura egin dezan nahi dugu, eta horretarako sarbide gehiago izango ditu etorkizunean. Egunerokoan, herriko joan-etorriak erosoago izan daitezen lagunduko du».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agerrazpi eremuko urbanizazio lanak hasiko dira datozen asteetan

Agerrazpi eremuko urbanizazio lanak hasiko dira datozen asteetan